«Zer behar dute gazteek?» izenburua ipini deutsie ekainaren 1 eta 2an Bilbon, BBK Kunan egingo daben jardunaldiari. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eratu daben saioan hainbat adituk parte hartuko dabe, baita gazteek eurek be.
Hainbat galdera jarri dabez mahai ganean: Zein dira gazteentzako euskera hizkuntza-hautu erakargarri egiteko sustatu beharreko arlo eta politikak? Zer etxeko-lan egin behar ditu hezkuntzak gazteak euskalduntzeko? Zelan eragiten dabe jatorri soziolinguistikoak eta hizkuntz ideologiak gazteen hizkuntz hautuetan? Arnasguneetako gazteak eta euskara: ekosistema zabalago baten falta? Entzuten deutsegu gazteei euskaraz? Gazteak hizketan: zergaitik egin euskeraren alde? Euskereak zer egiten dau gure alde? Zelan lotzen dira euskerea eta nortasun digitala? Zelan baliatu astialdia gazteen euskalduntzean eragiteko? Zer dinoe gazteek euskeraz?
Galderak eta galderak hitzaldien izenburuetarako. Bertan parte hartuko dabenek gaiari ikuspegi askotatik oratuko deutsie, baina aldi berean, gazteei eurei entzuteko ahalegina egingo dabe.
Maiatzaren 29ra arte emon daiteke izena.