Zahar-barriak

Gerediaga Elkartearen beka-deialdia

Posted on

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak SORMEN BEKA DA izeneko egitasmoa abiatu dabe. Horren bitartez euskerazko sorkuntzari indarra emon eta sortzaile barriei bidea egiten lagundu gura jake.

Deialdi honetan 15.000 euroko beka eskaintzen da sortzaile barrientzat. Hau da, aurkeztuko dan proiektua zirkuitu profesionalerako lehenengo edo bigarren lana daben sortzaileentzat, beti be 18 urtetik gorakoak dirala. Eskaria banaka zein taldeka egin daiteke.

Aurtengo deialdian ARTE ESZENIKOAK izango dira oinarri. Edozein genero landu daiteke, antzerkia, dantza, zirkua, performace-a,… baina berbak barruan baditu euskera hutsezkoa izan behar da. Jatorrizko pieza laburreko sorkuntza-lana izango da, eta zelan plazaratuko dan be jaso beharko da proposamenean. Izan be, sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira.

Proiektuak aurkezteko epea 2022ko irailaren 21era arte dago zabalik. Irabazlea lehiaketa bidez aukeratuko da eta poriektu bakarrari emongo jako saria.