BarriketanEtnografia

Gilea eta botadurea

Posted on

Bermeoko Julio Muruagak dioskun lez, itsasontzia egiten ebilzanean, gilea amaitutakoan, 2-3 neska gazte etorten ziran eta errosarioak, txanponak etab. ekarten ebezan. Horreek danak bere anaiak barrenoagaz egurrean egiten eban zulo baten sartzen ebezan. Erritu horretan errezu batzuk be egiten ebezan.

Gilea ipinten ebenean, armadoreak afaria emoten eutsen ontziolan bertan, eta hurrengo astean neskatilek gisadua edo marmitakoa ekarten eutseen, eta han bertan baltzutik jaten eben, lapikotik bertatik. Gero milekota poteak ekarten ebezan, eta hareek janda etxera joaten ziran.

Holangoa jaten eben gillea ipini eta botadurea egiten zanean. Bere aitaren denporan be holan egiten eben.