BarriketanEtnografia

Gizon guztiak joaten ziran astelehenetan Gernikako feriara

Posted on

Arratzuko Paulino Okamizek dioskun lez, feriara joan bako gizonik ez egoan. Astelehenetan joaten ziran, bazkaria jaten eben Gernikan eta iluntzean etxera. Jan barik gitxi etorten ziran, eta baten bat etorten bazan, atzamarraz apuntauta etorten zan. Andrak ez ziran joaten. Ferian, jeneroaz aparte, ganadua be egoten zan.