LiteraturaZahar-barriak

‘Gutun Zuria’ jardunaldiak

Posted on

Gutun Zuria Bilbao PROk hirugarren edizinoa egingo dau otsailaren 25ean eta 26an Bilbon Generoak gainditu, liburuaren kateak ehundu izenburupean. Bertan liburuaren kateari lotutako profesionalak alkartuko dira: idazleak, argitaletxeak, itzultzaileak, kultur programatzaileak eta sektoreko eragileak.

Mahai-inguruen bitartez, eremu bakotxeko erronka profesional espezifikoak aztertuko ditue. Horrez ganera liburuaren kateari erreparauko deutsie: produkzinoa, zabalkundea eta irakurketa. Horreetan arloetan ze etorkizun posible eratzen diran hartuko dabe kontuan.

Sei mahai tematiko izango dira eta argitalpen-sektoreko oinarrizko gaiei buruz. Horreetako bakotxak hiru eragile profesional batuko ditu.