Dakienak dakiEtnografia

Haur-jolasak II. Ostonduten

Posted on

Ezkutaketan egiteko hainbat modu dago. Hamen bat. Betetzailea hormeari begira ipini eta berrogeta hamarrera edo ehunera arte zenbatuko dau.

Amaitu orduan, honen antzeko formulak abesten dira, herririk herri ezbardinak badaitekez be:

Kiriketan, koketan,
eperrain xokuetan,
nere ondoan altxatzen denak
berak beteko du. Kirik?

Beste umeak bien bitartean ostondu eta, betetzaileak kirik? esatean, hondino ezkutau barik badagoz eko, eta prest badagoz kirik esaten dabe. Orduan betetzailea euren bila hasten da.

Argazkiaren iturria: Ander Manterola, Etniker Euskalerria Taldeak. Atlas Etnográfico. Juegos infantiles en Vasconia.