Durangoko Liburu eta Disko Azoka huts egin ezineko zita dugu euskaltzaleok. Aurten be abenduko zubian egingo da, 5etik 8ra bitartean.
Urtero bezala, bertan aurkeztuko dira urteko nobedadeak, bai literaturan bai musikan, eta han elkartuko dira euskaltzaleak nobedadeon bila zein lagunekaz bat egiteko plana eginda.
Aurten 60. edizinoa dau Azokak eta, urteotako guztiotako barrikuntzak gehitzen jarraitzen dau. Ahotsenea, Irudienea, Saguganbara eta beste atal batzuk gehitzen joan dira, eta aurten be badira barrikuntzak: Berbagailua, kasurako, podcastei lekua egiteko; eta Atartea, Arte Ederren ataria, ilustrazioaren munduarentzat.
Labayru Fundazioak hasieratik bertatik parte hartu izan dau Azokan, eta aurten be han izango da. Gainera Irudienean Emakumeak eta herri-kirolak: gu ere bagara nor dokumentala aurkeztuko dau abenduaren 8an, arrastiko 4retan.




