EtnografiaZahar-barriak

Hemen dira marijesiak, Gabonak aurreratzeko

Posted on

Gernikan Gabonak ez dira Gabonak marijesiak barik. Gabon aurreko bederatzi goizaldetan herritarren gozamenerako kantuan urtengo dira taldean. 134 koplako errepertorioa txandaka abestuko dabe Gabon egunera bitartean.

Kantariak egunero ibilbide bat egiten dabe, herriko auzo guztietan entzun ahal izan daien. Bakarlaria aurretik eta taldea atzetik erantzunez, ibilian egiten dabe errondea.

Abenduaren 24an, ostera, egunez egiten da kantaldia, eske-erronda modura. Aurten batuko dan dirua ADELA-Bizkaia erakundearen alde izango da, alboko esklerosi amiotrofikoa (ELA/AEA) ikusarazo eta gizarteratzeko helburua daukan alkartearentzat.