Dakienak dakiEtnografia

Heriotza-ohikuneak IV: arimaren norakoari buruzko sineskerak

Posted on

Kristau sinesmenaren arabera heriotzaren ostean, gorputza eta arima banandu egiten dira. Eta kezka handiak egoten ziren arima nora joan dan jakiteko: zerura, infernura edo linbora. Arima era askotara irudikatu da; batzuentzat ikusezina da, beste batzuentzat usoaren irudia hartzen dau, edo argi berezia, edo ke zuria… Gainera arimari zerurako bidea erreztutearren antzina teilatuko teila bat kentzen zan, edo leihoa zabaltzen zan.

Salbazino edo kondenazino seinaleak. Honegaz lotuta sineskera ugari batu dira. Gorpuaren arpegiaren itxuraren arabera, errez eta arpegian irribarrea eukela hilten zirenak librau egiten ziran. Ostera, hilten asko tardatzen ebenak, agonia luzea eukenak eta sufrimentu arpegiagaz geratzen zirenak, edo arpegia desitxuratuta, kondenau egiten ziran.

Beste sineskera zabal bat: heriotza euri-egun baten gertatu ezkero, edo enterruaren hurrengo egunean, edo segizinoak irauten dauen bitartean, salbau egiten da. «Gorputz ona euritsu; gorputz txarra haizetsu».

Egun seinaladuetan hiltea, salbazinoaren seinalea: zapatuetan, Aste Santuko egunetan, Asentzio egunean.

Argazkiaren iturria: Archivo Aguirre. Donostia. Atlas Etnográfico. Ritos funerarios en Vasconia libururako itxitakoa.