HizkuntzaZahar-barriak

Hikadromoa Durangoko Azokan

Posted on

Abenduko lehenengo asteburuan egingo da aurten Durangoko Azoka, euskal kulturaren eskaparaterik handiena. Bertan hitzaldi, aurkezpen, erakustaldi eta era guztietako ekitaldiak egongo dira, bost eguneko programa betean.

Tartean da hik eta nok erara mintzapraktika egiteko aukerea. Aspaldian leku batzuetan berbakera hori errekuperatzeko topaketak ugaritzen doazela ikusten da han hor hemen, hitano erara berba egiteko lagunak alkartuta.

Holako jarduera da Azokaren barruan abenduraren 6rako prestatu dabena. Beraz, interesik euki ezkero, parte hartzeko aukerea egongo da.