‘Hitz-erdiko kontaketak’ euskerazko ipuin laburren lehiaketea da, Basauriko Udalaren Gazteria Ataleko zerbitzuko ZirtZart Basaurik atondutakoa. Horretarako Geuria Hego Uribeko herri komunikabidearen eta Elkar Euskal Kulturgintzearen laguntzea daukie.
Ekimena 12-35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta horren bitartez idazmenean interesea daukienen talentua topau gura dabe.
Parte hartu gura dabenek mikrokontakizuna idatzi beharko dabe, gehienez ehun berbakoa, antolatzaileek emondako hasierako esaldiari jarraipena emonda: Askotan pentsatu nuen une hartan. Hortik aurrera gaia librea da. Euskeraz idatzitako lanak baino ez dira onartuko. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 15etik martiaren 16ra bitartean egongo da zabalik.
Sariak:
Lehenengoa: 200 euroko bonua. Bigarrena: 150 euroko bonua. Hirugarrena: 100 euroko bonua. Elkar Saria: 150 euroko bonua. Basauri Saria: 150 euroko bonua.
Elkar Sarian, 12-17 urte bitartekoen proposamenak baino ez dira kontuan hartuko; eta, Basauri Sarian, herrian erroldatua egon beharko dau parte-hartzaileak. Bestalde, hiru irabazleen lanak (Lehen sailkatua, Elkar Saria eta Basauri Saria) Geuria aldizkarian argitaratuko dira.




