Dakienak dakiEtnografia

Ibilbideak herri-ondarea ezagutzera emoteko

Posted on

Herri ondarea batzea eta hurrengo belaunaldiei transmititzea da Labayru Fundazioaren egitekoen arteko bat. Transmisino hori egiteko hainbat bitarteko erabilten dira: liburuak, liburuxkak, argazkiak, eskolan lantzeko material didaktikoa.

Azken aldian, ostera, herri gero eta gehiagotan beste bide bat hartu dabe herri-ondare edo herri-jakintza ezagutzera emon eta zabaltzeko, ez bakarrik herritarren artean, ostantzekoen artean be bai: ibilbide bat herrian markau eta haren ganean bideo labur bat egin.

Helburua herri ondarearen transmisioa modu ludiko eta atsegin baten egitea da; eta ondare hori herritar guztien artean ahalik eta gehien zabaltzea. Bideootan era askotako informazioa erakusten da: toponimia, ohiturak, herriko bizimodua, herriko bazterrak, denboraren joanean izan diran aldaketak… Herrien lehena eta oraina ezagutzeko aukera ederra emoten deuskue.

Ibilaldi luzeago edo laburragoak egin daitekez, auzoetatik edo urigunetik irten barik; basoak eta mendiak zeharkatuz… Edozelan be edonork egiteko moduko ibilaldiak erakusten dira eta joan ahala ikusten diran lekuen ganeko barri interesgarri erakusten da bertan.

Batzuetan, herrietako irudien osagarri, bertako lekukoak alkarrizketatzen dira, eta euren testigantzak bideoetan txertatuta agertzen diranez, lekukotasuna askoz interesgarriagoa da.

Orain arte, Nerbioi-Ibaizabaleko herrietan, Bedia, Berriz, Busturia eta Getxon egin izan dira, Youtuben erakusgai ipinten doaz eta oraindik etorkizun handia daukan egitasmoa da.

Ikusentzutekoak indar handiagoa hartzen dau eta norberaren herrian be ezusteak hartu daitekez.