Laukizko Iñaki Ostolozagak idi-probak lehen urtero herriko jaietan egiten zirala kontetan dau. Orduan Herriko Tabernaren aurrean, gora eta behera, kaminorantza eta beherantza. Txapakaz zarratuta egoten zan. Uste dau entradea pagetan zala, eurak mutikoak ziran eta ez eben ordaintzen. Gero lehenengo frontoia egin zanean, haren ondoan egin zan enkatxo barria eta lurreko probak kendu ziran.
Idi-probak herriko tabernan
