Galdakaoko Victor Bengoetxeak kontetan dauanez, karabiak izaten ziran karea egiteko. Barrio guztietan egiten eben karea solora botateko. Karea gauza ona da. Karea suagaz eta harriagaz egiten da. Baina harria hemengoa ez, izan behar dau Gorbeiakoa: Gorbeiako hatxa, hori harri gogor hori. Sua eginda bota eta apurtu egiten da, zabaldu, eta horregaz egiten da gero karea. Karea solorako eta obrak egiteko erabilten izan da.
Karabiak eta karea




