Joan dan astean joan jakun Kepa Arrizabalaga panderojolea. Plentzian jaio zan arren Gatikan emon eban bere bizitzako tarterik luzeena. Bizkaiko trikitixaren ikurretako bat izan da, eta makinatxu bat plaza egin ebazan Rufino Arrolagaz lehenengo eta Roberto Etxebarriagaz gero.
Gu 2008an izan ginan bere etxean eta hamen orduan grabautako kopla sortatxua. Goian bego!
Amama koitadea
gortatik negarrez,
katuak eroan deutso
taloa dandarrez.
Sarri-sarri pas(a)ten da
errekatik ura,
asto buztan bakoa
inork etxok (ez jok) gura.
Alperra beti dago
gauza bat pentsaten,
behar (eg)iten dauena
ez dala kantsaten.
Txiki-txikitxu eta
polit-politxua,
nori emongo (deu)tsazu neuri agindua?