EtnografiaZahar-barriak

Kulturaren transmisinoa eskoletan zelan egin aztergai

Posted on

Maiatzaren 8an, «Nola landu eskoletan euskal kultur transmisio estrategiak?» galdera gogoan hartuta, jardunaldia egingo da Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean. Doakoa da, baina izena emon behar da.

Loraldia Eskolaren 4. Topaketa hau Loraldiak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatu dabe alkarregaz.

Jardunaldiak irakasleak, hezkuntza-erakundeak eta euskeraren erabilera nahiz kultur transmisinoa sustatzen dabezan eragileak batuko ditu, esperientziak ezagutu, gakoak partekatu eta etorkizuneko bideak alkarregaz pentsatzeko.

Hona egitaraua:

9.30-9:45 Sarrera

Mikeldi Uribe-Etxebarria, Loraldiako koordinatzailea

Nagore Ipiña, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa

9:45 Euskal kulturaren ongarritze abiapuntu bat hezkuntzarentzat

Josune Zabala, Eusko Jaurlaritzako Euskara eta Hizkuntzen Irakaskuntzarako Institutuko zuzendaria

10:15 Euskara jariotasunez: paradigma aldaketa Seaskan

Egoitz Urrutikoetxea, Seaskako hezkuntza zuzendaria 

11:30 Ikasgela kulturaz blaitu

Miren Oteiza, Miren Basurto

12:00 Gaitasun linguistikotik aktibaziora: kultur esperimentaziorako adibide bat unibertsitatetik

Karmele Perez, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea

Letizia Garcia, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea

12:30 Hezkuntzan Euskal Kultur Planak egituratzeko gakoak eta tresnak

Eneko Bidegain, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea

Idurre Alonso, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea

Haizea Galarraga, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Ekintzarako zuzendaria

13:15 Ondorioak eta agurra