Dakienak dakiHizkuntza

“Lau FakultadeTAKO dekanoek iragarri dabe barria, zazpi letraTAKO hitz bigaz”.

Posted on

Zergaitik esaten dogu lau fakultadetako dekanoak, edo zazpi eleizatako kanpaiak, eta bestetik ostera lau ankako animaliak edo hanka biko txakurrak?

Lau fakultadetako dekanoak, lau fakultadetan dekano dagozanak dira, lau lekutan. Eta bardin esango genduke hau: lau herritako alkateak edo bost etxetako ugazabandrak.

Baina bestetik, lau hankako animaliak esaten dogu, txakurrak lau hanka daukazalako. Eta arrazoi beragaitik, zazpi letrako berbea, berba horrek zazpi letra dituala esateko.

Errepideak jeneralean zuzenbide bikoak izaten dira, baterako eta besterako zuzenbidea dabelako, baina urietako kaleak gehienbat zuzenbide batekoak izaten dira, alde baterantz bakarrik joan daitekelako.

Ondo esanda dago bestetara be, lau oinetako aberea, baina Iparraldeko euskerakoa da esamodu hori, gurea baino gehiago. Gramatika bidez irakasten dira sarri horrelakoak, pentsaurik hanka biko txakurrik ez dagoala, hanka bitakoak baino ez dagozala. Baina hanka bikoak edo oin bikoak be badira.