Bakioko Iratxe Eguskizagak kontetan dauanez, eurek tradizinoz hiru txakolin klase euki dabez: zuria, baltza eta gorria; eta urteko txakolina egiten dabe. Orain urte batzuk, joera barriak aztertuta, eta jente guztiari txakolin mota bera gustetan ez jakola ikusita, «crianza sobre lias» deritxona egitea erabagi eben. Hasierako txakolina, apur bat gehiago landu, eta beste usain eta gorputz gehiago ateratean datza.
Lau txakolin klase




