LiteraturaZahar-barriak

Liburutegien Nazinoarteko Eguna

Posted on

Urriaren 24an ospatuko da liburutegien eguna. Hori dala-ta, hainbat lekutan jarduera bereziak eratu dira, gustu guztiak asetzeko moduko ekintzak.

1992an Sarajevoko Bosnia-Herzegovinako Liburutegi Nazionala suntsitu ebela gogoratzeko ipini zan Liburutegien Nazinoarteko Eguna egun horretan.

Bizkaiko Foru Liburutegiak ikusentzunezko polita zabaldu dau egun horren atxakian, eta hainbat herritan udal-liburutegietan programa berezia prestau dabe.

Irakurri, ikasi, mundu barriak aurkitu, gozatu, bidaiatu, burua ideia barrietara zabaldu… hori dana egiteko aukerea emoten dau irakurteak.

Joan hurren daukazuen liburutegira, eta gozatu irakurten.