LiteraturaZahar-barriak

Literatura Unibertsala bilduma osotuten jarraitzeko, bigarren deialdia egin dau EIZIE alkarteak

Posted on

Oingoan hiru obra jarri dabez itzulgai, ordainsari banagaz: Leonardo Sciacia: Todo Modo (2.997 euro); Amos Oz, מיכאל שלי‎ (Michael Sheli) / My Michael / Mi querido Mijael / Mon Michaël… (7.290 euro); Marina Tsvetaieva,  Mon frère féminin: Lettre à l’amazon  (883,5 euro).

Itzultzaile profesionalak zein hasi barriak aurkeztu daitekez. Horretarako, alkartearen webgunean dagozan laginak itzulita bialdu behar dabez alkartearen egoitzara irailaren 23rako.

Epaimahaia hiru lagunek osotuko dabe, eta webgunean bertan iragarriko dabez nortzuk izan diran aukeratuak lanak osorik egiteko. Horren ostean, obra osoaren itzulpena egiteko kontratua sinatuko dabe EIZIEk eta itzultzaileak.

Liburuak itzultzeko epea orri kopuruaren araberakoa izango da, esleipena jakinarazoten danetik hasita, 125 orriko 6 hile proportzinoaren arabera.

Argibideak helbide honetan.