Amorebieta-Etxanoko udalak urte birik behin egiten dauen deialdia zabaldu barri dau. Aita Santi Onaindia karmeldarra zanaren omenez, literaturako gaiak ikertzeko beka eskaintzen dau ikertzaile gazteentzat.
Honezkero eskariak aurkezteko epea zabalik dago, urriaren 17ra bitartean.
Ikerketa egiteko urte eta erdi izango dau bekaren onuradunak, eta 12.000 euroko saria.
Lana amaitutakoan argitaratu egingo dau Udalak Labayru Fundazioagaz batera.