LiteraturaZahar-barriak

Litterae Vasconicae Euskeraren Iker Atalak aldizkariaren ale barria

Posted on

Litterae Vasconicae Euskeraren Iker Atalak aldizkariaren 12. zenbakiak euskal kulturako gaiak ditu aztergai. Ale honetan literatura da nagusi; testu zaharrak, literatura modernoari jagokozan arloak eta herri literatura landu dabez artikuluen egileek.

Jess Antonio Cidek, CSICeko kideak, Perfil de Domingo de Eguia (con una desatribución, y una relación de servicios) lanean, lehenago be aldizkarian erabilitako gaiari heldu deutso. Cancin Vizcana deritzanaren eta haren protagonista Domingo de Eguaren barri zehatz orain arte ezezagunak emoten ditu.

Jabier Kalzakortaren Jean Elissalderen Theopane Venard Dohatsua eta Xabier Altzibarren Frantziako Iraultza eta Konbentzioko Gerra bertsoetan: testuak, gaiak, testuinguru historikoa artikuluetan, Iparraldeko tradizinoko testuak berreskuratu eta beren testuinguruan jarri dabez. Lehenengoak Jean Elissalde Zerbitzarik argitaratu barik itxitako testu bi dakarz, Theophane Venard Dohatsuari buruz prosaz egindako testu bi. Bigarrenak, Frantziako Iraultza eta Konbentzioko gerrari buruzko euskal testu literarioak landu ditu, idatziak nahiz ahozkoak, kantuak eta bertsoak batez be.

Han hor hemen sakabanatuta eta atalka zabaldutako testu bat osotu dau Andres Urrutiak Lourdesko Ama Birjina, J.B. Eguzkitzaren euskal prosan: Lourdesko osakuntza arrigarriak lanean, Juan Bautista Eguzkitzak idatzitakoa Lourdesko Amari egotzitako mirariei buruz. Testua bera emoteaz gainera, Lourdesko Ama Birjinaren gainean euskal literaturan dagozan idazlanak aztertu ditu.

Era berean, ahozko tradizinoko pasarte labur politak erreskatau eta aztertu dabez Jabier Kalzakortak eta Fredi Paiak, Antonia Gorostola zanak Nire amaren esaerak eta kantak izenburupean koaderno baten egindako oharrak hona ekarrita. Getxoko herri kulturaren lekuko bihurtu da.

Jose Mari Kortazarrek, Parroki paperak herri prentsaren aitzindariakizeneko artikuluan, Durango inguruko parrokietan bertako gorabehera eta jardueren barri emoteko argitaratu izan diran parroki paperen eta zelako edo halako argitalpenen katalogo zehatza egiten dau. Horren ostean, tesi hau botatzen dau: halakoak gaur egun hainbeste indar hartu daben herri aldizkarien aurrekoak ete dira?

Sebastian Gartzia Trujillok Hamar euskal literato eta Jainkoa lanean euskal literatura modernoko hamar idazleren lanak erlijinoaren ikuspegitik aztertu ditu. Irakurketa horretan, bakotxak bere sinismen-esperientzia zelan adierazten dauen erakutsi deusku.