HizkuntzaZahar-barriak

Liturgiako testuen itzultzaileei omenaldia

Posted on

Euskaltzaindiaren mendeurreneko egitarauaren barruan, martiaren 28an Eleiz-testuak euskeratzen ibilitako taldeko kideei aitortza egin deutsie.

Vatikano II.a Kontzilioak Biblia eta liturgiako testuak lekuan lekuko hizkuntzetara itzultzeko bidea zabaldu ebanean, euskera erabilten dan Eleizbarrutietako kideak alkarlanean hasi ziran testuok euskeratzen.

Euskera baturik ez egoan sasoia izanda, euskereari ekarpen bat baino gehiago egin deutsie ibilbide horretan. Alde batetik, euskeraren aldaera guztietako euskaldunek aitzeko moduko testuak sortu dabez. Eta bestetik, testuok leiduteko baino gehiago entzuteko dirala kontuan hartuta, ahozko berbetatik hurreko testugintza landu dabe.

Euskalgintzan izen handia hartu daben euskaltzaleak ibili dira zeregin horretan, eta danak omendu dabez. Euretariko asko joanda dagoz, baina bai bizi diranak, baina hildakoen senitartekoak, areto bete lagun batu dira ekitaldi hunkigarrira.

Argazkiaren iturria: www.bizkeliza.org