‘Loa eta Laia’ umeentzako marrazki bizidunak dira. Sortzaileek, umeentzat euskeraz sortutako material gitxi dagoala eretxita, eurak jarri ziran horretara. Eta honezkero laugarren denboraldira heldu dira.
Bat, bi, hiru eta lau! Doinuak hamalau! dauka izenburua laugarren horrek, eta hamar kapitulu izango ditu. Marrazkietan musika erabilten dabe euskal kultura, eguneroko ohitura eta balio unibersalak transmititzeko.
Proiektuaren sustatzailea Josu Bergara musikari eta publizistea da, bera da idearen sortzailea eta musikearen egilea. Beragaz batera Paul Caballero ilustratzaile eta proiektuaren sustatzailea aitatu behar.
Sailaren ardatza musikea eta personaia animatuak dira, Loa eta Laia. Taldea osotzeko, Ane Martínez eta Leire Aparicio abeslariak hartu behar dira kontuan, eta David Sánchez Damián, egokitzapen eta produkzino musikalaren arduraduna.




