Dakienak dakiHizkuntza

‘Majo zagoze zuek hor, abaroan’

Posted on

Erabilgunerik normalena, abaroan egotea dala-ta, ganaduaz darabilgunekoa da: ganadua tenplau ta nasai dagoala abaroan.

Hiztegietan zer agiri da abaro berban: «Sombrío, gerizpea (c.), abaroa (V)» (Añibarro). «Arbolar» (Iztueta). «Refugio, arboleda espesa u otro lugar sombrío que sirve de refugio al ganado» (Otxandioko eskuizkribua).

Bide beretik, oraintsuagoko bilketetan: «Arbolapeko babesa. Abarua ero keizpia; eurixa danian arbolapera joango gaittuk, abarua jak or da. Euzkixa danian ba keizpera. Eurixakin ba gordeleku bezela abarua» (Elexpuru. Bergara).

Interesgarria da mugagabez be erabilten dala ziurtatzea Arratia aldeko berbetan: «Abarotara joan dira”, “abarotan daoz ardiak” (Azkue).

Jakin beharrekoa da, Bizkaian ez eze, erdialdeko eta ekialderantz be ezagun-erabilia dala abaro hitza: abarora (G-azp, AN-gip) (G.Garate Erderakadak).

Ganaduak abaroan edo abarotan zaharra dan moduan, pertsonak be, eguzki galdatan egon beharrean, gerizpeta gozatsuan dagozanean be esaten da. Arratiako Arantzazuko berbetatik batu neutsan Jon Etxebarria jaunari oraintsuan, karta-jokoan domeka arratsaldean gozatsu egozan andrazko batzuei esan eutsela berak: “Majo zagoze zuok hor abaroan! Traslazio bikaina, edozelan be.

Adolfo Arejita