HizkuntzaLiteraturaZahar-barriak

Mikel Zarate gogoan Lezaman

Posted on

Lezamako herriak Mikel Zarate gogoratuko dau hilaren 10ean, hil zanetik 40 urte beteten diran honetan. Ekitaldia Lezamako Kultur aretoan izango da, iluntzeko 7:30ean.

Gazterik hil zan Mikel Zarate, baina ordurako era askotako lan asko egindakoa zan: idazle, irakasle, abade… Baina danaren ganetik lagunen laguna izan zan. Ezagutu eben guztiengan lorratz handia itxi eban.

Ekitaldian haregaz hartu-emon hurrekoa euki eben lagunek parte hartuko dabe: Lontzo Zugazaga, Juanjo Elezkano, Adolfo Arejita, Gontzal Mendibil, Natxo de Felipe, aurkezle Pedro Mari Goikoetxea dala, hau be laguna.

Bertan erakutsiko da Josi Sierrak egindako bideoa be, berrogei urteok gogoan hartuta, berrogei laguneri egindako alkarrizketetan oinarrituta.