HizkuntzaZahar-barriak

‘Mintzola’ ikerketarako deialdia zabalik

Posted on

Mintzolaren helburua ikerketan, ezagutzearen transferentzian, prestakuntzan eta sustapenean jardutea da. Horretarako, ikerketa-deialdia egin dau. Euskeraz egiten dan ahozko jardunari buruzko lanak bultzatu gura dira horretara. Egitasmoa Euskaltzaindiak kudeatzen dau.

Zazpi ikerketa-lerro lehenesten dira deialdi barrian:

  • Eguneroko berbakerea: ezaugarriak.
  • Eguneroko berbakerea euskal komunidadean: corpusa osatzea, mapak eta diagnostikoa.
  • Gaztelaniaren eta frantsesaren desoreka euskal gazteen eguneroko berbakererako adierazkortasunean. Faktore horren eragina hizkuntza-hautuan.
  • Hezkuntza araututik eta arautu gabeko hezkuntza edo aisialdi antolatutik eguneroko hizkerarako adierazkortasun-baliabideak sustatzeko bideak eta tresnak.
  • Hedabideetatik eguneroko berbakererako baliabideak sustatzeko bideak eta tresnak.
  • Euskalkiak eta estandarra ahozko berbakerearen funtzinoetan: jardunbideen azterketa eta jarraibide batzuk sortzeko oinarriak.
  • Hitanoaren diagnostikoa eta hikako moldearen erabilerea sustatzeko bideak eta tresnak.