LiteraturaZahar-barriak

Mungiako udalak Lauaxeta olerki-lehiaketa deitu dau

Posted on

Lauaxeta olerkariaren omenez egiten dan olerki-lehiaketaren edizinoa zabalik dago. Parte hartzeko idazlearen ‘Liparra’ izeneko olerkiaren interpretazino librea egin behar da, 100 eta 200 bertso-lerro bitarteko lana sortuz.

Idazlanak aurkezteko epea azaroaren 10era artekoa da, eta Mungiako udalean entregau behar dira.

Irabazleak 800 euroko saria eroango dau. Bigarrenak, ostera, 500 eurokoa.

Epai-mahaia udalak berak antolatuko dau literaturako adituakaz, eta saritutako lanak argitaratzeko eskubidea be izango dau.