Dakienak dakiHizkuntza

Norbaiten izena zein dan itauntzeko sarri entzuten da: Zelan deitzen zara? Ontzat emon leiteke holan galde egitea?

Posted on

Zuzena bai, baina hiztunon aho-mihinean ez darabilguna. Gramatikaz ez dauka atxakiarik itaun egitura horrek. Baina egitura hori ez dogu erabili izan norbaiten izena jakin gura dogunean.

Era bat baino gehiago dira norbaiten edo zerbaiten izenaren gaineko itauna egiteko.

Izena izan (dau) edo izena euki aditz multzoa da ezagunena: Zelan dozu izena? Edo euki aditza erabilita: Horrek zelan dauka izena?

Izena izan (jako) aditz multzoa da bigarren bat. Itsas aldeko herri batzuetan (Lekeition entzun dot berariaz), jatzu, jako ereduko aditzak erabilita egiten dan itauna: Zelan jatzu izena? Niri Periko jat izena. Horri Pilartxu jako izena?

– Tradizino zaharretik jatorkun aditza eretxi dalakoa dogu, baina beti edo ia beti joko trinkoaz josita. Halan: Paulo deritxo hari. Matias eritxon gizon bat agertu zan.

Mogelek Peru Abarka elabarrian sarri darabilz eretxi aditzaren adizki trinkoak izen-emote gorabeheran. Batean itaun hau egiten dau: “jakin gura neuke zelan deritxun”. Eta bestean, Peru baserritarrak bere burua Maisu Juan barberuari aurkeztu orduan, dirautso: “alan deristPeru Landetako”. Gaurko hiztunek, derist horren ordez, leku berorretan esango leukie: Peru Landetako jat izena. Eta zelan deritxun horren lekuan, zelan jatzun izena.

Gehitu daiguzan beste aukera batzuk: a) -Ze izen dozu?; b) Zein da zure izena?; c) Zelan deitzen jako (erraminta) horri?

Adolfo Arejita