Dakienak dakiHizkuntza

Sakamantekas edo koipe-kentzailea

Posted on

Filme barri bat dator gure artera “Sacamantecas” tituluagaz. Euskeraz ez ete dauka izen berezkorik, gaztelaniaz “sacamantecas” deitzen eutsien gizatxar horrek?

Sacamantecas izeneko filma datorrela-ta, horren harira ikusi dogu Labayru Hiztegiak ez dakarrela itzulpenik. Arratiako berbategie dalakoak kentzaile sarreran koipe-kentzaile dino, iturritzat L. AYESTA emoten dauela. Ondarrun «gantzeru» esaten jakola. Miren Amurizaren Plaibak nobelaren protagonistaren amamak, Bedak, «Sakamenterue» aitatzen dau, ustez eta Berrizko berbaikunean.

Gantzeru, neu be behin baino sarriago entzunda nago. Ondarroako hiztun onen ahoz, hatan be.

Izendapenok, bai gaztelaniazkoa, bai euskerazkoa, zaharkitu samarrak dira gaur edozelan be, baina gure txikitan pisu handiko berbak ziran, bildur-eragingarriak ume ginanon gogo-bihotzetan. Gurasoek, batez be amek, umeak etxe inguruetatik urrundu ez eitezan, edo leku seguruetan ibili eitezan, sarri berbaratzen eben mamu horren izena.

Morgan, gure txikitan, horreetariko izen bi entzuten genduzan sarri: bata zan sakamantekas, eta bestea naterue, esku barruak zikin eta natoz beterik eukezanei nateruak atzamarrak ebaten eutsiezala-ta. Eta gu sinestu-sinestu eginda!

Koipe-kentzaile berbea eta Zeanuriko eran koipe-kentzela, erderazkoaren ordain zoragarriak dira. Kentzela esaten da, jagola eiho dan bide beretik.

Gipuzkoa aldean beste berba bat be irakurri dot batuta: gantz-ateratzaile. Ondarroako berbetan gantzeruak eban lanbide odolgiro berbera eukana: gantzak ateratea.

Adolfo Arejita