Dakienak dakiEtnografia

San Inazio

Posted on

San Inazio jai dogu Bizkaian eta Gipuzkoan, bertako patroia dalako. Izan be, ama bizkaitarra eban, kontrara Balentin Berriotxoak ama gipuzkoarra eukan bitartean.

San Inaziok Loiolan dauka etxe nagusia, eta Azpeitian ospatzen da handiroen beharbada, baina Bizkaiko hainbat herritan egun handia da santu horren eguna (Lemoa, San Inazio-Bilbo, Forua, Algorta).

Herrian herriko jaiak gorabehera, San Inazio egunez ohitura dago zenbait menditara joateko be, Gorbeia eta Belatxikietara, kasurako. Bertan mezea entzun, bazkaria eta erromeria egin eta egun ederra izaten da gure bazterretan.

Danetan, hutsik egin barik, oraintsu arte behintzat, santuaren martxea abesten izan da, herri kantu ezagun-ezaguna da-ta. Doinua Jos Mara Nemesio Otao y Eguinok egindakoa da (Azkoitia, 1880 – Donostia, 1956). Hona ekarriko dogu kantuaren letra:

Inazio, gure Patroi haundia
Jesusen Konpania,
Fundatu eta dezu armatu,
ez da, ez, etsairik jarriko zaizunik
inolaz aurrean gaurko egunean,
naiz betor Lucifer deabrua
utzirik inpernua.

Zure soldaduak
dirade aingeruak,
zure gidaria
da Jesus haundia;
garaitu ditu zure Konpaniak, etsaiak.

Ez dauka fedeak,
ez kristau nereak,
ez dauka bildurrik
inungo aldetik.
Inazio or dago,
beti ernai dago,
armetan jarria
dauka Konpania,
txispaz armaturik,
bandera zabalik,
gau ta egun gu guztiok
pakea dezagun,
beti gau eta egun.