EtnografiaZahar-barriak

Santa Agedako Arratiako koruak diskoa kaleratu dau

Posted on

Arratiako Korua Santa Ageda bezperan eske-erronda kantuz egiteko sortu zan beren-beregi. Harrezkero 75 urte daroaz urterik urte Santa Agedaren koplak abesten, eta urteurrena ospatzeko diskoa argitaratu dau Agate Deuna eta aldaerak izenburuagaz.

Hasieran gizonak baino ez ziran, gero umeak eta andrazkoak sartu ziran, lehenengo urteetan Arratiatik bakarrik abesten eben eta gero Bilboraino eta inguruko beste herri batzutan. Urtero ezbardin, baina sortu zaneko helburu beragaz, ohitura mantentzea, hedatzea eta gizarteagaz batera eraldatzea.

Horregaitik, 75 urteok ospatzeko grabatu daben diskoari Agate Deuna eta aldaerak izenburua jartzea erabagi dabe, Agate Deuna bezperako oihartzunek horretan jarraitzen dabelako, baina urtero aldaera barriak onartuz: koplak, harmonizazinoak, korukideak, bakarlariak, beti bariazinoak gehituz, kantuak aberasteko helburuagaz.

Diskoak guztira hamazazpi pieza ditu, zortzi tradizino honegaz lotutako bertso eta doinudunak, eta bederatzigarren bat, jolas instrumental bat proposatzen dauena. Gainerako obrak Arratiako Koruak bere historian zehar abestu dituen erlijino-kantuak dira.

Zorionak Arratiako koruari!