LiteraturaZahar-barriak

Sarako Idazleen Biltzarra apirilaren 5-6-7an

Posted on

«Kultura landu, herria josi» goiburuagaz iragarri dabe aurtengo Sarako Idazleen Biltzarra. Urtero lez, Pazkoetan egingo da Biltzarra, Saran.

Aurten profesionalen egunerako itzulpengintzea hartu dabe gaitzat, hainbat ikuspegitatik begiratuta: hizkuntzei lotutako testuingurua, itzulpenaren ezaugarri eta zenbakiak, arlo horretako antolaketa profesionala, argitaratzaileen estrategiak eta eragile publikoen politikak.

Programaren barruan, Elizabete Manterola EHUko Itzulpengintza eta Interpretazino Graduko irakasle eta ikertzaileak Euskal literaturea eta itzulpena: hizkuntza ingurumen honetan zein toki, zein garrantzi, zein hartu-emon gaiaz jardungo dau.

Peio Uhalt, Baionako Elkar liburu-dendako arduradunak Euskal literatura itzuliaren merkatua: gaur egungo ekoizpena eta estrategiak izeneko hitzaldia egingo dau.

Fernando Rey, EIZIEko kidea eta literatur itzultzailearen hitzaldiko gaia hau izango da: EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea: ereduzko itzulpengintza baterako ekarpenak eta lanbidearen erronkak

Eta Imanol Otaegi, Etxepare Institutuko kultura zuzendariak Euskal literatura-sorkuntza nazioartean zabaltzen lagundu: Etxepare euskal institutuaren ekimenak gaiari oratuko deutso.