BarriketanEtnografia

Satsetan egin

Posted on

Maruri-Jatabeko Juan Oleagak dioskun lez, erromeria akabetan zanean, neskeak gura izan ezkero, etxera laguntzen jakon. Satsetan egin esaten jakon horri: satsetan izan fulanagaz edo besteagaz. Eta, gero, erronkak mutila tabernara bueltetan zanean.

Koadrilan joaten ziranean, mutilak atzetik tiratzen eutsan neskatoari eta atzeratu egiten zan. Mutila bere gustukoa bazan ondo; ezpabere, bapez, aurrera egin eta kasurik be ez.