Hedabideetan entzuniko itaun-esaldi bat: “Urre gramo batek zenbat balio dau?
Hedabide baten auzia sortu zan oraintsu, prezioen gorakadea dala-ta. Batean orioaren prezioa, bestean azukerearena e.a.
Eta solaskide, esatari edo dana dalakoak batek behin eta barriro esaten eban azukera kilo batek hainbeste, orio litro batek beste hainbeste, eta urre gramo batek be hainbateko bat.
Baina neurri-izenen sintaxia berezia da. Izenen arteko alkarketa naturala euskeraz determinatzaile-determinatu ordenakoa da. Halangoak lirateke azukera gustua edo urre kolorea izen-alkarketa egiturak.
Baina kilo eta gramo izenak neurri-izenak dira, eta neurri lez erabilten diranean, alkartzen diranen ordenea bestelakoa da: kilo bat azukera eta gramo bat urre.
Adolfo Arejita