LiteraturaZahar-barriak

Xabier Lete Beka

Posted on

Literatur-sorkuntzari bultzadea emoteko sortu dabe ‘Xabier Lete Beka‘ Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak.

Pertsona fisikoak aurkeztu daitekez bekara. Literatura arloan jardun gura daben personei laguntzeko helburuagaz sortu da beka hau. Izan be, sorkuntzan denporea emon ahal izateko, baldintza ekonomiko egokiak eukitea ezinbestekoa da, eta hori bete gura dau beka honek. Aurretik lanen bat argitaratuta daukien idazleak aurkeztu ahal izango dira.

Beka eskatzeko epea otsailaren 9tik apirilaren 9ra artekoa da. Horretarako, egingo dan lanaren proiektua eta lagin bat aurkeztu behar dira.

Lana egiteko urtebeteko epea eukiko dau irabazleak, ebatzia emoten danetik hasita. Eta 70.000 euroko saria hartuko dau.