LiteraturaZahar-barriak

XL. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Posted on

Bilboko Udalak aurten be egin dau Gabriel Aresti ipuin-lehiaketarako deia, adar bigaz, bata gaztelaniaz bestea euskeraz. Lehiaketan 18 urtetik gorakoek parte hartu leikie, edonongoak dirala.

Ipuinak gai librekoak izango dira, hamabost orrialdekoak gehienez. Ipuin originalak eta argitaratu bakoak aurkeztu behar dira, eta horretarako azkenengo eguna martiaren 30a da.

Lehiaketak helburu bi ditu: batetik, literatur sorkuntzea sustatzea eta, bestetik, euskerazko autore garrantzitsuenetako baten bizitza eta lana ezagutarazoten laguntzea.

Parte-hartzaileek 3.500 euroko saria eta 1.750 euroko akzesit bi eskuratu ahal izango ditue lehiaketearen modalidade bakotxean.