EtnografiaZahar-barriak

Zeanuriko Erroten XVIII. Ibilaldia maiatzaren 11an

Posted on

Aurten hamazortzigarrenez egingo dabe Zeanurin Erroten ibilaldia, Joko Alai alkarteak antolatuta.

Zeanurin guztira hamazortzi errota ezagutzen dira, danak hidraulikoak. Ibilbidean zehar zazpiren ondotik pasauko dira ibiltariak eta hirutan (Errotabarri, Ibargutxi eta Olabarri) sartu-urtena egiteko aukerea izango dabe.

Goizeko 9etan alkartuko dira ibiltariak plazan, eta aukera bi eukiko dabez, 7 edo 14 kilometroko ibilaldia egitea. Berez umeek zein nagusiek egiteko modukoa da, eta familia plan ederra.

Jarduera honen bitartez, herritarrei zein kanpotik hurreratzen diran bisitariei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzera emon gura deutsiez. Horrez ganera, Zeanuriren historian errotek izan daben garrantzia ezagutarazoteko helburua daukie, domeka goiza natureagaz hartu-emonean eta kirola eginez pasetako aukerea eskaintzeaz batera.