Dakienak dakiHizkuntza

Zelan esan, edo idatzi, leku baten bai erre leitekela?

Posted on

Hemen ez dago erretzerik esaldia berez zuzena da, baina ez egiturarik normalena ez gomendagarriena. Hemen ezin da erre edo Hemen ez da erre behar edo besteren bat normalagotzat ditut.

Erreparua, ipintekotan, ezezkako esamodu hori (ez dago erretzerik) automatikoki baietzera ekarteari ipiniko neuskio: Hemen badago erretzea, Hemen erretzea dago moduko esaldi moduei.

Erretea baimenduta dagoala aditzen emoteko era bat baino gehiagoditugu, batzuk berbaz ohikoagoak, beste batzuk idatziz gehiago finkatu diranak. Modurik zuzenena ahalerazko adizkiaz eregia genduke: Hemen erre leiteke. Eta mezua era pertsonalagoz emon gura izan ezkero: Hemen erre zeinke. Eta mezuari gozotasun puntu bat be erantsi geinkio: Hemen ardura barik erre zeinke edo Hemen trankil erre leiteke.

Mezua adierazoteko era landuagoak izan leitekez, baimen edo baimendu hitzekin baliatuta: Hemen erretea baimenduta dago. Edo era pertsonalagoaz: Baimena dozu hemen erreteko. Zilegi izan aditz lokuzinora be jo leiteke: Zilegi da edo Zilegi dozu hemen erretea.

Beste aukera adiutu bat bat be bada aukeran: libre izan edo libre egon aditz lokuzinoa ointzat hartuta. Askotan entzunak dira era honetako esaldiak: “Nire sasoian, kuika olgetan genduanean, libre egoten zan basora sartzea”. “Karta-jokoan libre dago berba egitea”. Eta hori be gogoan hartzekoa izan daiteke.

Adolfo Arejita