Mondragon Unibersidadeak Ume eta gazte literatura irakur gida 2024 argitaratu barri dau; hau da, urte horretan ume eta gazteentzat euskeraz argitaratu izan diran 294 lanak aztertu ditue. Formatu digitalean argitaratu barri da eta liburutegietan be eskuratu daiteke.
Arlo horregaz era bateko edo besteko hartuemona daukien hamabai profesionalek hartu dabe parte gida egiten. Urteko argitalpenak irakurri, aztertu eta hiru kategoriatan sailkatu ditue: liburu gomendagarriak, oso gomendagarriak eta zerrenda berezia. Azken kategoria horretako liburuei erreseina bat gehitu deutsie.
Zein da erespidea sailkapena egiteko orduan? Ba hainbat arlo hartzen dira kontuan, tartean hizkuntzaren erabilerea, kalidade literarioa eta gaien tratamentua. Liburu bakotxa ze adinetarako dan egokia be esaten dabe, baina jakinda hori gitxi gorabeherakoa baino ez dala.
MUko Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeko Ume Liburu Mintegia 1990ean hasi zan ume eta gazteentzako liburuen gidak kaleratzen, udal-liburutegietako liburuzainen eta zenbait ikastetxetako irakasleen laguntzagaz.