Zahar-barriak

‘Zure uria, zure kulturea’, kultur agendea Bilbon

Posted on

Biboko Udalak kulturea kohesino eta eraldaketa sozialerako elementu legez ulertzen dau. Kultura hori herritar guztiekana hurreratzeko asmoz, programazino ugaria, inklusiboa, edade eta zaletasun mota guztietakoak asetzeko proposamenak izango dira, Bilboko Barruti eta auzo guztietan.

Kultur programazinoaren helburuak dira agenda kultural egonkorra, kalidadekoa eta askotarikoa eskaintzea, uriko barruti eta auzoetara hurbiltzea, bizilagun guztientzako proposamenak izatea eta euskerearen erabilerea bultzatzea.

Era berean, 2026ko Urteko Kultur Agendeari erreparauta, aniztasun funtzionala daben personen parte-hartzea eta kultur programazinorako sarbidea sustatu nahi ditu Udalak. Agendea osotzeko hizkuntza argia erabili da, papelean eta digitalean, eta irakurketa erraza digitalean.

Edukia 10 jarduera-multzotan batu da: Arte Eszenikoak, museoak, arte bisualak, diseinua eta sormen-industriak, literatura eta ezagutza, ikus-entzunezkoak, musika, ondarea eta identidadea, aisia kulturala, euskerazko jardueren eskaintza.