HizkuntzaZahar-barriak

«Gure Xabiertxo» erakusketa Bilbon

Posted on

Bilbon, Artxibo Historikoan, «Gure Xabiertxo» izeneko erakusketa zabaldu dabe, Xabiertxo liburua argitaratu zala 90 urte bete direla-ta. Umeek ikasteko liburua da Xabiertxo, entziklopedia antzekoa. Isaak Lopez Mendizabalen lana Txikiren marrazkiakaz osatzen da, liburugintzako lanik ederrenetako bate

Horren jakitun dagoz erakusketaren eratzaileak, Eusko Legebiltzarra eta Sancho el Sabio Fundazioa.

11 argitaralditako aleak dagoz ikusgai, bakotxa egin zan sasoiaren erakusgarri dala.

Erakusketako informazino guztia www.gurexabiertxo.eus webgunean dago, han kontsultau eta ikusi daitekez jakingarri guztiak.

Erakusketa ekainaren 23ra arte egongo da zabalik.