Lege-oharra

Informazino orokorra

Webgune honen titularra LABAYRU FUNDAZIOA da, COLON DE LARREATEGI KALEA 14, 2. ESK., 48.001, BILBO, BIZKAIA helbidean dagoana. Gure telefonoa 94 443 76 84 da eta gure e-mail helbidea labayru@labayru.eus.

Online kontratau ezkero, konsumitzaile eta erabiltzaile guztiek beren kexak eta erreklamazinoak aurkeztu leikiez, edo informazinoa eskatu leikie aitatutako bitarteko horreen bidez eskaintzen edo kontratetan diran ondasun edo zerbitzuei buruz.

Honako lege-ohar hau webgune horretan biltzen diran beste webgunei, azpidomeinuei eta azpiatalei be aplikauko jake, bai eta webgune horretan eskuragarri dagozan edo berorren bidez emoten diran zerbitzuei be, edota LABAYRU FUNDAZIOAK webgunean azpidoimeinu bat erabilteko eskubidea emoten deutsan beste edozeini. Azpidomeinu guztiak berariaz LABAYRU FUNDAZIOAREN jaubetzakoak dira.

Webgune hau erabilten dozunean, ulertuko da lege-ohar honetan erabilereari buruz zehazten diran baldintzak nahiz Pribadutasun Politikea leidu, ulertu eta onartu dozuzala, ezelango muga eta erreserba barik, eta, beraz, webgunearen erabilereak lege-oharra eta pribadutasun-politikea berariaz eta bere osotasunean onesten dirala adierazoten dau, webgune horretan sartzeko unean argitaratutako bersinoan, webgunearen zerbitzu jakin batzuetan aplikau leitekezan baldintza edo erabilera-ezaugarrien kalte barik; aurrez horreek onartzea nahitaezkoa izango da zerbitzu horreetara jo ahal izateko.

Lege-oharrean jasotako zehaztapen honeekaz bat ez bazatoz, mesedez webgunea ez erabilteko eskatzen deutsugu; izan be, barriro dinogu: webgunea erabilteak adierazoten dau testu honetan eta pribadutasun-politikan jasoten diran lege-zehaztapenak onartu egiten dozuzala.

LABAYRU FUNDAZIOAK eskubidea dauka, edozein unetan eta aurretik jakinarazo behar barik, webgunean dagozan zehaztapen eta baldintzak aldatzeko, eta arrazoizkoa dan maiztasunaz konsultau deizun gomendatzen deutsu, euki horreetan aldaketarik egiten badau be.

Jarduerea ez dago aldez aurreko administrazino-baimenen erregimen bateri lotuta.

Hizkuntza

Lege-ohar hau, gure pribadutasun-politikea eta webgune honetan aldian-aldian argitaratu geinken beste edozein erabilera-arau, politika edo prozedura itzultzen badogu, eta gaztelaniazko bersinoaren eta itzulitakoaren artean desadostasunen bat sortzen bada, gaztelaniazko bersinoak eukiko dau nagusitasuna.

Jakinarazpen komertzialak eta publizidade-eukiak

Informazinoaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko garagarrilaren 11ko 34/2002 Legeak agintzen dauanari jarraituz, LABAYRU FUNDAZIOAK erabiltzaileei jakinarazoten deutse produktuei, zerbitzuei eta jarduerei buruz informazinoa bialduko deutsela posta elektronikoz. Gure produktuei, zerbitzuei eta jarduerei buruzko jakinarazpen elektronikorik jaso gura ez badozu, mesedez, bialdu horixe dinoan mezu elektroniko bat labayru@labayru.eus e-mail helbidera.

Publizidadea:

Webguneak publizidade-eukiak izan leikez barruan, edota babesleak euki leikez. Iragarleak eta babesleak dira webgunean sartzeko bialdutako materialak kasu bakotxean aplikagarri diran legeak eta baimenak beteten dituela ziurtatzeko ardurea daukien bakarrak. Webgunearen titularrak ez dau erantzukizunik eukiko publizidade-eukiek edo babesleen eukiek euki leikiezan akats, baieztapen oker edo irregulartasunen gainean. Publizidade-materialak edo beste materialen batek webgunearen erabiltzaileen edo bisitarien sentiberatasunari eragin leikiozan kalteen erantzukizunik be ez dau bere gain hartuko titularrak.

Jaubetza intelektual edota industrialaren eskubideak

Webgune hau osotzen daben euki eta elementuen titularra LABAYRU FUNDAZIOA da, eta, beraz, berea da jaubetza intelektuala eta industriala be, eta, batez be, harenak dira webguneko iturri-kode guztiak, testuak, irudiak, diseinuak, logoak, programa informatikoak, animazinoak, datu-baseak, markak, izen komertzialak edo ikur bereizgarriak, soinuak eta gainerako elementu grafiko zein soinudunak. Zerrendapen hori ez da zerrenda itxia, adibide modukoa baino, eta aitatutako elementu horreek behar dan moduan babestuta dagoz, jaubetza intelektualari eta industrialari buruzko Espainiako eta nazinoarteko araudiaren arabera.

Erabiltzaileak eukiak modu arduratsuan eta zuzenean erabilteko betebeharra dauka, legearen, moralaren eta ordena publikoaren arabera.

LABAYRU FUNDAZIOAK baimena emoten deutso erabiltzaileari webgune honetan dagoan informazinoa ikusteko, bai eta erreprodukzino pribaduak egiteko be (deskargetako eta bere sistema informatikoetan biltegiratzeko bakarrik), beti be, elementuak erabilera personalerako diranean nahiz modu esklusiboan kazetaritza-helburuetarako erabilten diranean, baina kasu bietan materialaren integridadea errespetetan bada eta jatorrizko iturria LABAYRU FUNDAZIOARENA dan webgune hau izan dala identifiketan bada. Berariaz debekatuta dago edozein erabilera partzial egitea, bai eta haren izaerearen kontrakoa egitea be.

Aurreko paragrafoan berariaz adierazotako helburuetatik kanpo, debekatuta dago webgunearen eukia erabiltea, bai eta hedatzea, aldatzea, hirugarrenei lagatzea edota erreproduzidutea, eraldatzea edo publikoki komuniketea, edozein bide edo teknologia erabiliz horretarako. Erabilera horreetako edozeinetarako, aldez aurretik LABAYRU FUNDAZIOAREN berariazko baimena beharko da, eta testu honen aurkako edozein ekintza jaubetza industrial eta intelektualaren eskubideei buruzko araudia haustea izango litzateke.

Halanda be, https://www.labayru.eus/ gunearen erabilerea baimentzen da, osotasunean errespetetan bada, beti be, eta jatorrizko iturria LABAYRU FUNDAZIOA dan webgune hau izan dala adierazoten bada. Berariaz debekatuta dagoz erabilera partzial guztiak, bai eta haren izaerearen kontrakoa dan guztia be.

LABAYRU FUNDAZIOAk bere eskubideak defendiduteko jagokozan lege-ekintzak gauzatzeko eskubidea dauka.

Pasahitzak eta gune pribadua

Zerbitzu batzuetan sartzeko pasahitza bialtzen jakon kasuetan, ERABILTZAILEAK bere erantzukizunpean gorde beharko dau, konfidentzialtasun osoz eta sekretupe zorrotzean, eta arretaz jagon, erabili eta gorde beharko dau; berariaz debekatuta dago hirugarrenei lagatzea, eta ERABILTZAILEAREN erantzukizuna izango da, eta, beraz, hari egoztekoak, bai webgunearen titularrari eta bai gainerako erabiltzaileei horren ondorioz eragin leikioezan kalteak. Pasahitza ostu, galdu edo baimenik gabe erabili ezkero edo baimen barik haren bidez sartu ezkero, ERABILTZAILEAK berehala jakinarazo beharko deutso LABAYRU FUNDAZIOARI, jagokozan neurriak hartu daiazan, eta ERABILTZAILEAREN erantzukizun dira berandu adierazoteagaitik LABAYRU FUNDAZIOARI edo beste ERABILTZAILEEI eragin leikioezan kalteak.

LABAYRU FUNDAZIOAK ez dau bere gain hartuko inoz datu personalen inguruan sortu leitekezan gorabeheren erantzukizunik, ezarritako segurtasun-neurrien bidez igarri ezin diran sistemearen aurkako eraso edo baimendu bako sarbideen ondorio diranean, ez eta erregistrautako erabiltzailearen arreta falteagaitik diranean be, bere sarbide-gakoen edo datu personalen zaintza eta babesari jagokenez.

Erantzukizuna

Danetarikoak

LABAYRU FUNDAZIOAK interesa dauka webgune hau eraginkortasun handienaz ibili daiten, eta sortzetik daukan helburua bete daian; baina ez dau bere gain hartuko webgunean agertu leitekezan akats tipografiko, formal edo numerikoen gaineko erantzukizunik, ez eta bertan agertzen dan informazinoaren zehaztasunaren gaineko erantzukizunik be; modu berean, ez dau bere gain erantzukizunik hartuko, funzionamentuan gertatu leitekezan disfunzino edo anomalien gainean be.

LABAYRU FUNDAZIOAK ez dau bermatzen webgunea eta zerbitzaria birus bakoak izatea, eta ez dau bere gain hartuko webgunean sartzeagaitik edo sartzeko ezintasunagaitik sortu leitekezan kalteen gaineko erantzukizunik.

LABAYRU FUNDAZIOAK webgune honetan agertzen diran zehaztapen eta baldintzak aldatzeko eskubidea dauka, bai eta eukiak, informazinoak eta abar gehitzekoa be. Ez dau edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazo behar, eta, horren ondorioz, arrazoizko maiztasunez konsultau daitezan gomendatzen dau, aldatu diran egiaztetako. Erantsi leitekezan lege-oharrak eta webgunea erabilteko erabilera-baldintza barriak leidu behar dozuz. Osterantzean, ez zeunke webgunea erabili behar, eta ez zeunke han sartu behar; LABAYRU FUNDAZIOAK ez dauka ezelango erantzukizunik horri jagokonean, eta webgunea bertan behera ixteko edo sarbideari amaierea emoteko eskubidea dauka, bai eta emoten dituan zerbitzuak bertan behera ixtekoa be.

Estekak eta hiperestekak

Gure eretxiz, zure interesekoak izan leitekezan edo gure webguneetako zerbitzuren bat emoteko beharrezkoak izan leitekezan hirugarrenen beste baliabide edo webguneetarako loturak edo sarbideak emon leikiez LABAYRU FUNDAZIOAREN jaubetzako webguneek, baina webgune horreek ez doguz guk inoz kontroletan.

Internet bidez interesgarriak gertatu leikizuezan baliabideen bilaketea erraztea da esteka horreen helburua.

Halanda be, webgune horreek ez dira LABAYRU FUNDAZIOAREN jaubetzakoak; ez dau hareen eukien berrikusketarik egiten, eta, ondorioz, ez dau horreen gaineko ezelango erantzukizunik, ez leku horreetan agertzen diran edota emoteko eskura dagozan zerbitzuen gaineko erantzukizunik, ez estekatutako webgunearen funzionamentuaren gainekorik, ez webgune horreek egin leikiezan datuen erabilera eta trataerarenik, ez egin leikiezan arau-hausteen gainekorik, ez eta horreen erabilera edo sarbidetik erator leitekezan kalteen gainekorik be. Lotura edo esteka hori izateak ez dakar beragaz LABAYRU FUNDAZIOAREN eta euki horreen edo datuen lekuen titular diran persona edo erakundeen artean hartu-emonik egotea.

Arren, webgune horreei jagokezan lege-oharrak eta, batez be, pribadutasun-politikak leidu daizuzan eskatzen deutsugu, zure datu personalak bertan sartu baino lehen, eta, zalantzarik badaukazu, leku horreekaz zuzenean hartu-emonetan jarri zaitezan gomendatzen deutsugu, euren pribadutasun-politikei buruzko informazino gehiago lortzeko.

Webgune hau erabili ezkero, erabiltzaileak dokumentua arretaz leidu daualakoan gagoz, eta han agertzen diran gomendioak ulertu dituala eta kontu handiz bete dituala. Erabiltzailea ez badago ados datuen babeserako politika horregaz edo han emoten diran gomendioakaz, mesedez, ez daiala gure webgunea erabili.