EtnografiaZahar-barriak

‘Kultura ondarea’ saria

Posted on

Eusko Jaurlaritzak bigarrenez deitu dau ‘Kultura ondarea’ saria. Lehiaketaren helburua da Euskal Herriko ondare kulturala ezagutzera emotea bideoen bitartez. Parte hartzeko, gure ondareari buruzko bideo bat aurkeztu behar da apirilaren 8rako. Lehiaketa DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta dago eta sari nagusia Irlandan egonaldia izango da.

Taldeka parte hartzen da Kultur Ondarea sarian, 3 eta 6 ikasle bitartean, tutore bategaz. Gaia ondare materiala zein inmateriala izan leiteke; izan be, lehiaketaren helburua da ikasleak jabetzea ondarea zer dan, eta ondare hori eurengandik hurrekotzat sentidutea, eta ez museoan dagoan zerbait.

Webgune bat jarri dabe lehiaketaren barri zehatza emonaz www.kulturaondarea.euskaldi.eus. Hor bertan bideo tutorialen bitartez ondo azalduta dago zer dan ondarea, bideoa zelan egin daiteken, kultura arloko aditu batzuen ekarpenak eta orain arte parte hartu eta sarituak izan diran bideoak be ikusgai dagoz.