EtnografiaZahar-barriak

Abel Ariznabarretaren Dima Auzo bizitza liburua atera dau Antzasti Museoak

Posted on

Antzasti Museoa Cristina eta Elena Amezaga ahiztek garatutako egitasmoa da, aitaren etnografia-zaletasunetik ondorengotzan hartu eben baserria eta baserriko artikuluak ikusgai jartzeko.

Artaunen dago Antzasti, Diman, leku paregabean. Baina ez da han amaitzen erakusten dabena. Baserriko bizimoduagaz batera, Bilboko etxe dotore bateko gaiak daukiez ikusgai, bizimodu guztiz ezbardin bi lotuaz holan.

Dimatik jente asko joaten zan aldi baten Bilbora beharren, Arratiko tranbian, ordu bi joateko eta beste bi itzultzeko. Hor garanduten ziran hartu-emon, antolaketa eta beste zertzelada asko. Eta tranbiaren irudia erabili dabe eurak be bizimodu biok lotzeko.

Egitasmo horregaz bat eginda, Abel Ariznabarretak ikuspegi etnografikotik landutako auzo bizitzaren gaia liburu eder baten argitaratu dabe. Auzoa zer dan azaltzen dau lehenengo, etxea abiapuntutzat hartuta. Baina etxea be ez da bizilekua bakarrik, familia baten egoitza da, ekonomiarako iturria da, erakunde bat da, etxeak ordezkatzen dira auzo mailako alkarte antolatuetan, kofradian, ermandadeetan edo auzolanerako deialdietan kasurako.

Hori dana zehatz-mehatz aztertu dau Abelek, 1800-1936 urteak mugarritzat hartuta. Artxiboetako dokumentu piloa ezeze, herritarren artean be informazino asko batu dau.

Ekarpen zoragarria, benetan, egilearena eta Antzasti Museoarena.