Dakienak dakiHizkuntza

Ablatiboa bizkaieraz: ohar batzuk

Posted on

Mendebaldeko euskeraren tradizinoan nondik adierazoteko, hiru atzizki erabili izan dira: (e)tik, (e)ik eta (e)ti. Tradizino idatzian (e)ti be agiri izan bada, gaur egungo testuetarako (e)ik eta (e)ik baino ez dira erabilten, lehenengoak erabilune zabalagoa eta bigarrenak mugatuagoa daukiela.

Bizkaiko herri askotan leku/denpora zentzunaren araberako banaketea egiten da. Halanda be, beste herri askotan (e)tik baino ez da erabilten, hori da-eta hedatuen dagoana. Ikusi daiguzan adibide batzuk:

Leka: (e)tik: Mezatik urten eta ostean pintxo batzuk jaten joan ginan.

Denpora: (e)rik: Aste birik behin egiten ditu erosketak.

Edozelan be, (e)rik denpora adierazoteko eta forma fozilizatuetan erabilten da: Santa Ageda egunean mutilak etxerik etxe ibilten ziran diru eskean.

Bitxikeria moduan esan behar da testu zaharretan -rean dala ablatibotasuna hartzen dauen atzizkia. Adibidez, XV. mendeko Andre Milia Lasturko izeneko poeman edo hontsu agertutako XVI. mendeko Prez de Lazarragaren eskuizkribuan leidu geinkez.

Zerurean jausi da habea, /
jo dau Lasturko torre gorea, […]
Andre Milia Lasturko
Acabaduric bada Silveroc bere cantaetea urten eben bere camararean eta ygo eben bere ugaabaren aposentura

Lazarragaren eskuizkribua, 6. or. Atz