Dakienak dakiHizkuntza

Aditzagaz ‘joan eta gero’ esaten dan moduan, ‘joan eta ostean’ da zuzena

Posted on

Ostean modan jarri dan hitza da, aditzagaz batera erabilteko, ondoren, eta gero berben antzeko esangureaz. Baina era bitara entzuten dogu. Batzuk dinoe: jan ostean, joan ostean, etorri ostean eta horretara. Baina beste batzuk, ostera, jan eta ostean, joan da ostean eta modu honetara. Zelan dago hobeto esanda?

Ostean aditzagaz batera, leku askotan ezaguna be ez da hiztunen artean. “Despues de comer” esateko, jan eta gero, jan ondoren eta halakoak ezagunagoak dira askorentzat. Baina Bizkai partean, batez be erdian eta sartaldean jan eta ostean (janda ostean) esaten da. Jan ostean, joan ostean, ibili ostean idazteko eta esateko joera hori ez da hiztunena eurena; idazle eta esatariena dala gehiago esango neuke.

Bai, modan parau da ostean, eta ondo topetan dot hori. Baina erabili daigun hiztunen senean. Eta ez, joan ondoren esaten dala-ta, horren eredura. Ostean horrek, aditzagaz darabilgunean, gero hitzaren sintaxi bardina dauka: joan eta gero, joan eta ostean.

Eta ostean Aditzagaz Joan eta gero esaten dan moduan, Joan eta ostean da zuzena. Parekoak dira: Jan eta gero, Jan eta ostean, Jan ondoren. Baina Jan ostean txarto dago.

Adolfo Arejita