Gure kulturea ikusgai eta gozagai izango dogu asteburuan Bizkaian.
Maiatzaren 17an Galdakaon Alboka Eguna antolatu dau Andra Mari Dantzari taldeak, taldearen 70. urteurreneko ospakizunen programearen barruan. Bertan Mariano Barrenetxea zanari omenaldia egingo deutsie, haren ganean Manu Gojenolak idatzitako liburua aurkeztuz: Mariano Barrenetxearen alboka mundua. Eskuizkribuak ikertuz.
Horrez gainera, maiatzaren 18an Dantzari Eguna egingo dabe Lekeition, hau be uribilduaren 700. urteurreneko ospakizunen barruan. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrean federautako dantza taldeak batuko dira, eta bertan 3.500 dantzari inguru batzea espero dabe.