Durangoko Natividad Bilbaok dioskun lez, Txitxi-burduntzi edo Basokoipetsu basoan edo etxean egiten eben, etxeko jeneroa paluan erreta: urdaia, txorizoa… Urte guztietan egiten eben. Labea euki eben etxe ondoan, eta amak ogia eta taloa egiten ebazan. Oromiñotik ekarten eben uruna ikusgarria zan, eta talo gozo-gozoak egiten ebazan. Bera eta ahiztea joaten ziran, arto-zakuak asto gainean ipinita urunetan. Inguruko jente asko joaten zan eurenera taloa jaten. Ama artistea zan taloak egiten; gustuagaz egiten ebazan.
Ama artistea taloak egiten
![](https://www.bizkaiera.eus/wp-content/uploads/2023/01/2023-02-14-ama-artistea-taloak-egiten.jpg)