EtnografiaZahar-barriak

Aratusteak oraindino be

Posted on

Aratuste-egunak joan dira, honezkero Garizuman sartuta gagoz, baina karnabal-ospakizunak ez dira ondino amaitu. Karnabalak Gabon ostetxuan hasten dira han eta hemen, eta amaitu, lehenago hausterre bezperan amaitzen baziran be, gaur egun ostean be luzatu egiten dira. Zuberoako Maskaradak maiatzera arte egiten dira, kasurako.

Bizkaian, Trapagaranen Carrascoliendas martiaren 8an egingo dabez. Egun osoko programea prestau dabe: goizean auzorik auzo kantuan ibiliko dira, herri-bazkaria eguerdian, eta arrastian herri barruan kalejirea eta jaia.